top of page
Proiektua

Por lo general, la mitología vasca, su riqueza, sus leyendas y sus personajes llegan a nosotros en un idioma de adulto. La experiencia de la maternidad hizo que nos juntáramos tres amigas para hacer llegar a nuestros niños ese acervo cultural que se nos había inculcado desde siempre de una manera atractiva y fácilmente comprensible.

TartaloAzalaEUS.jpg

Tartalo

Tartalo mendian bizi den gentil erraldoi bat da. Herrian beldurra eta gorrotoa diote, beraien artaldeak eta galdutako umeak jaten dituelako. Egun batean, Txomin oldarkorrak eta Peru zuhurrak artaldea soro berrietara bazkatzera eramatea erabakitzen dute. Dena bikain doa galtzen diren arte eta, ustez, laguntza emanen dieten etxe ezezagun batera iristen diren arte.

Baina bertan aurkitzen dutena Tartalo da.

olentzero eusk.jpg

Olentzero eta Mari Domingi

Nola ezagutu zuten elkar Mari Domingik eta Olentzerok? Zergatik laguntzen diote elkarri? Nor dira galtzagorriak?Galdera hauen erantzunak ipuin honetan ezagutuko dituzu. Horretaz gain, haurrendako antzerki-gidoia eta Eguberritako abestien letrak ere –beraien estekekin– aurkituko dituzu.

Basajasnazalaeus.jpg

Basajaun

Duela urte asko, gure mendietan gentil erraldoi bat bizi zen. Mendiak eta artaldea zaintzen zituen, eta ogia egiten bazekien, beste gauza askoren artean.

Herrian, aldiz, inork ez zekien ogia egiten. 

Egun batean, Martin Txikik bere burua eskaini zuen Basajaunen etxera joan eta ogiaren errezeta lortzeko. Inork ez zuen aintzat hartu, baina berak, bere buruarengan konfidantza zuenez, Basajaunengana hurbildu eta, bere zuhurtasunari esker, errezetaz gain, beharrezkoa zuten garia lortu zuen. 

cuentos

 Los cuentos 

Ipuinak

 

Belaunaldiz-belaunaldi, ahoz-aho gure kultura osatzen duten pertsonai, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte  mitologian oinarrituz. Ezagutza eta sinismen hauek belaunaldiz-belaunaldi hazten joan dira.

 

Oraingoan aberastasun hau gure 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi dugu. Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz trasmititzeko helburua dauka.

 

Euskal mitologia
Euskal mitologia

 Contenido 

Edukiak

​

Bertan erabiltzen diren hizkuntza eta marrazkiak adinaren arabera egokiturik daude eta modu sinple batean mitologiako zati bat hurbiltzen zaio umeari. 

 

Ipuin hauen oinarria ipuin ezagun, sinismen, azterlanetan eta abarretan datza, baina itxura aldaketa bat eman zaie umeentzat ulergarriago eta erakargarriagoak izan daitezen. 

videos

 Títulos de los cuentos 

Lehenengo liburua

 

  • Egurra eta goroldioa: Animali eta landareak betirako nola eta zergatik isildu zirenekoaren kondaira.

  • Zozomikote: Martxo bukaera eta apirila hasierako eguraldiaren ezegonkortasunaren zergatiari buruzko istorioa.

  • Mari: Jainkosaren mitoaren jatorria euskal kulturan.

  • Gaueko gizakiak: Gaueko genioak eta beraien funtzioak.

  • Basajaunen ogia: Basajauni ogia nola egiten zen sekretua lapurtzearen ipuina.

  • Ilargiaren aurpegia: Ekaitzen arduradun diren jenioek Piarres atxilotu eta ilargiari entregatu ziotenekoaren ipuina.

  • Itzulari: Gentilek harriekin eraikinak egiteko gaitasuna adierazten duen ipuina.

  • Olentzero: Ikazkin lodikote eta mozkorra opari banatzaile bihurtzen denaren kondaira.

  • Hamalau: Gipuzkoak pertsonai mitologikoaren kondaira, erdia gizaki eta beste erdia hartza zenarena.

  • Jaintzuria: Bizkaiako lehenengo jaunaren kondaira.

Bigarren liburua

 

  • Ekhilore: Amalurrek eguzkia, ilargia, sua eta Ekhilorea sortzen ditu gizakia izpiritu txarretatik babesteko.

  • Patxiku eta Kuku: Kukuaren kantua udaberriko ekinozioan patriketan txanponak eduki ezkero aberaztasun iturri bihurtzen dela kontatzen duen kondaira.

  • Txakur eta Otso: Zakurra etxe aberea nola bilakatu zenaren kondaira.

  • Tartalo: Bi anaiek Tartalo itsu uzten dutenaren ipuina.

  • Txantxangorria: Sorgin batek neba batzuk umezurtz utzi eta Basandereri esker familia errekuperatzen dutenaren kondaira. Tradiziozko ipuin batzuen batura da.

  • Kukubiltxo: Behi batek jan zuen mutikoaren eta errekak familiarekin batera eraman zuenaren ipuina.

  • Lamiak: Tradizio handiko bi ipuin bateratuta azaltzen da kondaira honetan, argumentu bakar bat oinarritza izanik. Emakume itxura eta ahate hankeko pertsonai mitologikoen kondaira.

  • Makilakixki: Tradizio handiko ipuina. Lapurtzeko joera dutenen aurrean eraso egiten dien makilaren ipuina.

  • Printzesaren irribarrea: Printzesaren gaitza sendatzen duen ardi magiko baten ipuina.

  • Antxonen istorioa: Aurkariei eta heriotzari burla egiten dion gizon jakintsu baten ipuina.

Hirugarren liburua

 

  • Anaia konkordunak: Eginbeharrak ondo egin behar ditugu, ezusteko ondorioak ez baditugu jasan nahi.

  • Miluzar: Itsasoa oso garrantzi handikotzat hartu dugu beti euskaldunok baina, ba al dakizu zergatik?

  • Lau anaiak: Elkarlanean aritzea onuragarria da beti

  • Hiru sekretuak: Egoera kaltegarri guztietan aukera zoragarri bat ager daiteke beti. Erne egon behar dugu. 

  • Atarrabi eta Mikelats: Poterea edo anaitasuna? Hor dago koxka.

  • Herensuge: Gezurra hanka motz.

  • Ingume, Gaizkin eta Erio: Zergatik gaixotzen gara? Nor dira arduraduna?

  • Dar-dar: Izan nahi duguna izatea gure esku dago

  • Antxonen historioa: Enbidiak aholku onik ez du ematen

  • Sugaar: Amalurraren seme-alabak zaindu behar ditugu beti.

Pertsonaiak

 Personajes 

a mari se peina.jpg

Mari

Kondairak dionez, Mundaka herriaren sortzaileak oso barku bitxietan iritsi ziren kaiara. Ile horiak ziren eta “vikingo” tribukoak ziren. Geroztik ez da arraroa kostaldeko herri batzuetan bikingo izengoitidun biztanleak topatzea.

a basajaun desgrana trigo.jpg

Basajaun

Orain basoak eta natura zaintzen ditu. Ardiek Basajaun ikusterakoan zintzarriak astintzen dituzte. Aitzinean, ogia egiten zekien bakarra zen.

a hamalau se pierde.jpg

Hamalau

Hamalauk erdi gizona erdi hartzaren antza zeukan. Handia eta indartsua izan ez ezik harroputza eta nabarmena ere bazen.

a piarres enfadado.jpg

Piarres

​Piarres mendian zegoen ekaitza sortu zenean. Haserre zerura begiratu zuen eta madarikatzen hasi zen. Jainkoak, sutan jarri ziren Piarresen jokabideagatik. Harrapatu eta ilargira bidali zuten. Geroztik, ilargi beteko gauetan bere aurpegia ikus dezakegu.

a_gaueko_riñe_a_mamarris_copia.jpg

Gaueko

Zein dabil iluntasunenan? Zein da gaueko jabeak?

a olentzero regalos.jpg

Olentzero

Ba al dakizu zergatik joan ziren jentilak eta zergatik utzi zuten Olentzero bakarrik? Zergatik ekartzen dizkigu opariak eguberrietan?

a zozomikote construye nido.jpg

Zozomikote

Ba al dakizu zergatik martxoaren azkeneko egunetan eta apirilaren hasieran ekaitzak, hotza eta eguraldi ezatsegina dagoen?

a itzularri 3.jpg

Itzularri

Agureek kontatzen duten bezala, duela urte asko jentilek harkaitz handiak besoetan hartzen zituzten eta mendiz mendi botatzen zizkieten elkarri, pareta sendotako etxeak egiteko asmoz.

Dirudienez ohitura hori Leitza inguruan oso hedaturik zegoen eta horregatik, gaur egun, hango kirol famatuenetariko bat pisu handiko harriak altxatzea da.

a lena baja.jpg

Egurra eta goroldioa

Ba al dakizu duela denbora asko izaki eta gauza guztiek mugitzeko eta hitz egiteko ahalmena zeukatela? Zergatik orain ez? Zer gertatu zen? Zer egin behar dugu guztiok berriz era ahalmen hori lortzeko?

a jaintzuria copia copia.jpg

Jaintzuria

Kontaerak esaten duen arabera Mundaka heria sortzaileak oso barku bitxietan ailegatu ziren. Ile horitsuak ziren eta vikingo tribukoak ziren. Geroztik ez da arraroa kostaldeko herri batzuetan bikingo izengoitidun biztanleak topatzea.

Ikasitako bibliografia

 Bibliografía 

 

  • MITOLOGIKA. Egileak: Aritz Bergara, Rakel Alzate eta Ricardo del Río. Argitaletxea: Astiberri

  • MITOS Y LEYENDAS VASCAS. Argitaletxea: Colibrí

  • LA SIMA DE OQUINA. Pilar Cristóbalen bilketa. Jesús Gabánen marrazkiak. Argitaletxea: Altea

  • LEYENDAS DEL PAÍS VASCO Y NAVARRA. M José Llorens Camp. Argitaletxea: M.E.

  • MITOLOGÍA VASCA. Aita Barandiarán. Argitaletxea: Txertoa

  • EUSKALDUNAK. Aita Barandiarán. Argitaletxea: Elur

  • CUENTOS TRADICIONALES VASCOS. Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguren bilketa. Argitaratzailea: José J. de Olañeta

  • ZUGARRAMURDIKO SORGINAK. K. Irazoki

  • LA LEYENDA DE AITOR. Egilea: Joseph Agustin. Argitaletxea: Orain

  • LEYENDAS DEL PAIS VASCO Y NAVARRA. Marrazkiak: María Ángeles Tomás. Argitaletxea: Labor

  • GEURE IPUINAK. Egileak: Jokin Mitxelena eta Xabier Etxaniz. Argitaletxea: Pamiela

  • EUSKAL MITOLOGIAKO KONDAIRAK HAURRENTZAT. Egilea: Txiliku eta José Ángel Lopetegi. Argitaletxea: Elkar

Lotura interesgarriak

 Enlaces de interés 

bottom of page