Istoriak
KONTATZEKO
GOGOZ
Hortik sortzen da gure inspirazioa; txikienei askotan zaila izaten diren gauzak transmititzeko beharrezkoak diren ideiak. Hala sortu zen Euskal Mitologiako ipuinen bilduma, kondaira, pertsonaia eta historiaz gain, gure arbasoen jakinduria, haurrei egokituriko hizkuntzan, transmititzeko ideiarekin. Modu berean sortu zen emozio eta balioetan oinarritutako ipuin bilduma ere, sentimenduei izena jarri eta identifikatzen jakitea beharrezkoa dela deritzogulako. Eta azkenik, nerabeengana ere hurbiltzen saiatu gara.
​
Bidean, Maggy Galliardetekin kontatzeko zortea izan dugu, frantsesera itzultzeko lanetan buru belarri aritu dena eta Euskal Herriko Unibertsitateko USAC programarekin ere, gure lanak ingelerara itzuli dizkigutenak.
​
Gure lanak merezi duela uste izateagatik, eskerrik asko beraiei; baita zuei ere gure lanak irakurtzeagatik.
Bakarne, Izaskun eta Asun gara, gure inguruan gertatzen denaz adi dauden hiru emakume
Gure arbasoen jakinduria, haurrei egokituriko hizkuntzan, transmititzeko ideiarekin
"
"