Proiektua
Normalean Euskal Mitologia eta berari dagozkion istorioak, pertsonaiak eta kontu zaharrak helduentzako hizkuntzan adierazten dira. Amatasunaren esperientzia bizitu ondoren eta hizkuntzaren mugak ikusirik, hiru lagun elkartu ginen gure haurrei, belaunaldiz belaunaldi guregana iritsi zitzaizkigun mito horiek, oso modu errazean ezagutzera emateko intentzioarekin.
Ipuinak
Belaunaldiz-belaunaldi, ahoz-aho gure kultura osatzen duten pertsonai, mito eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte mitologian oinarrituz. Ezagutza eta sinismen hauek belaunaldiz-belaunaldi hazten joan dira.
Oraingoan aberastasun hau gure 3-7 urteko txikiengana hurbildu nahi dugu. Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz trasmititzeko helburua dauka.
Edukiak
Bertan erabiltzen diren hizkuntza eta marrazkiak adinaren arabera egokiturik daude eta modu sinple batean mitologiako zati bat hurbiltzen zaio umeari.
Ipuin hauen oinarria ipuin ezagun, sinismen, azterlanetan eta abarretan datza, baina itxura aldaketa bat eman zaie umeentzat ulergarriago eta erakargarriagoak izan daitezen.
Ipuinen izenburuak hauen dira
Lehenengo liburua
-
Egurra eta goroldioa: Animali eta landareak betirako nola eta zergatik isildu zirenekoaren kondaira.
-
Zozomikote: Martxo bukaera eta apirila hasierako eguraldiaren ezegonkortasunaren zergatiari buruzko istorioa.
-
Mari: Jainkosaren mitoaren jatorria euskal kulturan.
-
Gaueko gizakiak: Gaueko genioak eta beraien funtzioak.
-
Basajaunen ogia: Basajauni ogia nola egiten zen sekretua lapurtzearen ipuina.
-
Ilargiaren aurpegia: Ekaitzen arduradun diren jenioek Piarres atxilotu eta ilargiari entregatu ziotenekoaren ipuina.
-
Itzulari: Gentilek harriekin eraikinak egiteko gaitasuna adierazten duen ipuina.
-
Olentzero: Ikazkin lodikote eta mozkorra opari banatzaile bihurtzen denaren kondaira.
-
Hamalau: Gipuzkoak pertsonai mitologikoaren kondaira, erdia gizaki eta beste erdia hartza zenarena.
-
Jaintzuria: Bizkaiako lehenengo jaunaren kondaira.
Bigarren liburua
-
Ekhilore: Amalurrek eguzkia, ilargia, sua eta Ekhilorea sortzen ditu gizakia izpiritu txarretatik babesteko.
-
Patxiku eta Kuku: Kukuaren kantua udaberriko ekinozioan patriketan txanponak eduki ezkero aberaztasun iturri bihurtzen dela kontatzen duen kondaira.
-
Txakur eta Otso: Zakurra etxe aberea nola bilakatu zenaren kondaira.
-
Tartalo: Bi anaiek Tartalo itsu uzten dutenaren ipuina.
-
Txantxangorria: Sorgin batek neba batzuk umezurtz utzi eta Basandereri esker familia errekuperatzen dutenaren kondaira. Tradiziozko ipuin batzuen batura da.
-
Kukubiltxo: Behi batek jan zuen mutikoaren eta errekak familiarekin batera eraman zuenaren ipuina.
-
Lamiak: Tradizio handiko bi ipuin bateratuta azaltzen da kondaira honetan, argumentu bakar bat oinarritza izanik. Emakume itxura eta ahate hankeko pertsonai mitologikoen kondaira.
-
Makilakixki: Tradizio handiko ipuina. Lapurtzeko joera dutenen aurrean eraso egiten dien makilaren ipuina.
-
Printzesaren irribarrea: Printzesaren gaitza sendatzen duen ardi magiko baten ipuina.
-
Antxonen istorioa: Aurkariei eta heriotzari burla egiten dion gizon jakintsu baten ipuina.
Hirugarren liburua
-
Anaia konkordunak: Eginbeharrak ondo egin behar ditugu, ezusteko ondorioak ez baditugu jasan nahi.
-
Miluzar: Itsasoa oso garrantzi handikotzat hartu dugu beti euskaldunok baina, ba al dakizu zergatik?
-
Lau anaiak: Elkarlanean aritzea onuragarria da beti
-
Hiru sekretuak: Egoera kaltegarri guztietan aukera zoragarri bat ager daiteke beti. Erne egon behar dugu.
-
Atarrabi eta Mikelats: Poterea edo anaitasuna? Hor dago koxka.
-
Herensuge: Gezurra hanka motz.
-
Ingume, Gaizkin eta Erio: Zergatik gaixotzen gara? Nor dira arduraduna?
-
Dar-dar: Izan nahi duguna izatea gure esku dago
-
Antxonen historioa: Enbidiak aholku onik ez du ematen
-
Sugaar: Amalurraren seme-alabak zaindu behar ditugu beti.
Pertsonaiak
-
MITOLOGIKA. Egileak: Aritz Bergara, Rakel Alzate eta Ricardo del Río. Argitaletxea: Astiberri
-
MITOS Y LEYENDAS VASCAS. Argitaletxea: Colibrí
-
LA SIMA DE OQUINA. Pilar Cristóbalen bilketa. Jesús Gabánen marrazkiak. Argitaletxea: Altea
-
LEYENDAS DEL PAÍS VASCO Y NAVARRA. M José Llorens Camp. Argitaletxea: M.E.
-
MITOLOGÍA VASCA. Aita Barandiarán. Argitaletxea: Txertoa
-
EUSKALDUNAK. Aita Barandiarán. Argitaletxea: Elur
-
CUENTOS TRADICIONALES VASCOS. Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguren bilketa. Argitaratzailea: José J. de Olañeta
-
ZUGARRAMURDIKO SORGINAK. K. Irazoki
-
LA LEYENDA DE AITOR. Egilea: Joseph Agustin. Argitaletxea: Orain
-
LEYENDAS DEL PAIS VASCO Y NAVARRA. Marrazkiak: María Ángeles Tomás. Argitaletxea: Labor
-
GEURE IPUINAK. Egileak: Jokin Mitxelena eta Xabier Etxaniz. Argitaletxea: Pamiela
-
EUSKAL MITOLOGIAKO KONDAIRAK HAURRENTZAT. Egilea: Txiliku eta José Ángel Lopetegi. Argitaletxea: Elkar